Artea ikasbide, 2013

2013eko ekainak 11 – 2013eko abuztuak 25

Kultur elkartrukeak

Lehen Hezkuntzako bi ikasgela, Bizkaiko Arrankudiaga HIkoa bata, eta New Yorkeko PS 42koa bestea (Manhattan), zortzi astez lankidetzan aritu ziren proiektu batean. Tailerrak Ibon Garagarzak eta Jen Cecerek zuzendu zituzten,Bilbon eta New Yorken, hurrenez hurren.

Lehen Hezkuntzako bi gelek posta elektronikoa, informazioa eta argazkiak trukatu zituzten Internet bidez, eta horri esker konparatu zituzten sormen-prozesuak, bizimoduak eta tokian tokiko ezaugarriak. Helburua zen ikasleari esperientzia aberasgarriak eskaintzea ingurune hurbiletik harantzago, bere auzotik kanpoko munduaren alderdiak ezagutzeko. Proiektuaren gaiek lotura zuzena zuten Ingurunearen Ezagueraren arloko curriculumarekin, baita Hizkuntza eta Literatura Ingelesarekin ere.

Trukatutako deskribapenetatiki eta argazkietatik abiatuta, ikasleek herrialde bakoitzaren janari, hizkuntza, jantzi eta ohiturei buruzko gauzak ikasi zituzten.

Ikusi buletina

Intercambios culturales

Exposición patrocinada por

×