Artea ikasbide, 2014

2014ko ekainak 6–abuztuak 31

Bilboko erakusketa

Foto-imagen-expo

Artea ikasbide, 2014

Hezkuntza gune berria

Erakusketa honetan, 6 eta 12 urte bitarteko 115 haurrek egindako obren aukeraketa bistaraziko da. Guztiak 2013–14 ikasturteko Artea ikasbide hezkuntza-programan parte hartu dute, irakasle Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea, Ainhoa Ortells eta Jorge Rubio artistak izan dituztela. Programak Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma sendotzen du, artea tresna hezigarri modura erabiltzen baitu.

Irakasleek identifikatu egiten dituzte bai hezkuntza-helburuak bai artista eta hezitzaileekin ikasgelan landu beharreko trebetasunak, helburu horiek betetzen dituzten zenbait tailer sortzeko. Programa bakoitza bakarra da eta espresuki diseinatzen da talde parte-hartzaile bakoitzaren beharrei erantzuteko.

Artea mintzagai izatea eta sormen-prozesuan parte hartzea lagungarri dira ikasleek zenbait gai arakatzeari ekin diezaioten, modu irudimentsu eta pertsonalean.

Diziplina eta teknika artistikoak —argazkilaritza, pintura, eskultura, bideogintza eta performancea, kasu— errealitatea ezagutu, arakatu eta ulertzen saiatzeko baliabide bilakatzen dira, eta, era berean, norbanakoaren adierazpenaren balioa eta sortzeko askatasuna azpimarratzen dute.

Sakonean:

Buletina (PDFa jaitsi)

Babeslea

×