Artea ikasbide, 2013

2013eko ekainak 11 – 2013eko abuztuak 25

Bilboko erakusketa

exposicion-LTA

Artea ikasbide, 2013

Erakusketa honetan, 6 eta 12 urte bitarteko 129 umek egindako obren aukeraketa bistaraziko da. Guztiak 2012–13 ikasturteko Artea ikasbide hezkuntza-programan parte hartu dutea, irakasle Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Iñaki Gracenea, Maider López eta Jorge Rubio dituztela. Programak Lehen Hezkuntzako eskola curriculuma sendotzen du, artea tresna hezigarri modura erabiltzen baitu.

Irakasleek identifikatu egiten dituzte bai hezkuntza-helburuak bai artista eta hezitzaileekin ikasgelan landu beharreko trebetasunak, halako helburuak betetzen dituzten zenbait tailer sortzeko. Programa bakoitza bakarra da eta espresuki diseinatzen da parte-hartzaile bakoitzaren beharrei erantzuteko eta eskola-umeen interesa eta trebetasunak sustatzeko.

Artea mintzagai izatea eta sormen-prozesuan parte hartzea lagungarri zaie ikasleei zenbait gai esploratzeari ekin diezaioten, modu irudimentsu eta pertsonalean. Programak hainbat arlo eta teknika artistiko erabiltzen ditu, hala nola, argazkilaritza, pintura, eskultura, bideoa eta performancea; eta gainditu egiten ditu curriculuma osatzen duten arloak, partaideak animatzeaz gainera mundua askatasun eta irudimen handiagoaz begiratzera. Horrela, artea errealitatea deskubritzeko, esploratzeko eta ulertzeko tresna bihurtzen da, eta norberaren espresioaren eta sormen-askatasunaren balioa azpimarratzea aukera ematen du.

2012. urtea ikusi

Ikusi beste urte batzuk

Exposición patrocinada por

×